2015/10/31

HALLOWEN EUSKALHERRIAN ?

Halloween euskal ohitura?

Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian. Adibideak entzun nahi dituzue? Bilatu, bilatu bilatu...



  HALLOWEENerako esperimentua
 Halloween-gaua iritsi da eta hildako bizidunak irteten direla ikusten dugu nonnahi. Denek ikara eman nahi dute, eta horregatik, laino artetik irteten dira, inork ikusi gabe oharkabean harrapatzeko. Jarraian, proposatzen dugun jardueran, lainoa sorrarazi, zonbilerdearen arrastoa utzi eta mamu bat harrapatu ahal izango dute. Hori bai, inor konturatu gabe. Espero dugu saiakuntza hau dibertigarria izatea. Ausartzen al zara?

 Lainoa

 Materialak:

 • Kristalezko edalontzi bat
 • Iragazkia
 • Izotza (3-4 izotz-koskor nahikoak dira)
 • Ur beroa

 Prozedura:
 Bota ur beroa edalontzian, goraino,kristala berotzeko, eta gero, hustu bi heren,lainoarentzat lekua uzteko. Gero, jarri iragazkia edalontziaren gainean, eta ipini izotz-koskorrak iragazkian. Iragazkiaren azpian dagoen lurruna kondentsatzen hasiko da berehala.

Azalpena: Hori gertatzen da ur beroaren zati bat lurrun bihurtzen delako. Izotz-koskorren azpian dagoen lurruna hoztu eta ur bihurtzen da, kondentsazio izeneko prozesu kimikoaren ondorioz. Ur-tanta txikiak airean esekita geratzen dira eta lainoa eratzen dute.

5 iruzkin:

Itxaso erabiltzaileak esan du...

halloweeneko bideoa ikusi dut baina ia ez dut ezer ulertu bakarrik ulertu dut kalabazaren barruan ipintzen zela kandela bat.ESKERRIK ASKO!!!!!!

ITXASO erabiltzaileak esan du...


ZIENTZIA - LANTEGIA

IDATZI EMAITZAK.

1.- Azaldu zer gertatzen den diskoa oso biskor biratzen duzunean.
- Diskoa oso biskor biratzen duzunean zuri - zuri biurtzen da.

2.- Azaldu zer alde ikus ditzakezu diskoaren bi egoera hauen hartean: Geldi dagoenean eta mugitzen ari denean.
Hori paper batean egingo dut.
3.
A. Bereiz al ditzakezu kolore gustiak?
Bai,motel biratzen baduzu kolore guztiak ikusi al dituzu.
B. Agertzen al da kolore zuria?
Ez, ez da agertzen. Bakarik zuria agertzen da askar biratzen duzunean.

AZTERTU ZER GERTATU DEN.
4.- Nire ustez hau da erantzun zuzena: Argia hobekien islatzen duten zazpi koloreez ostatuta dago diskoa, eta biratzean kolore zuria isaltzen dute.

5.- Zergaitik ez dugu kolore zuria ikusten diskoa motel biratzen dugunean?
Motel biratzen duzulako, kolore guztiak ikusi ahal dituzulako.

(Itxaso Rodriguez Ritchie)

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ederto Itxaso, lan ona!
Musu handi bat nire partez
Itziar

elisabet erabiltzaileak esan du...

1.- Azaldu zer gertatzen den diskoa oso bizkor biratzen duzunean?
Diskoa oso bizkor mugitzen duzunean, ez dira kolore horiek ateratzen, baizik eta zuria bakarrik
2- Azaldu zer alde ikus dezakezun diskoaren bi egoera hauen artean:geldi dagoenean eta mugitzen ari denean
Geldi dagoenean, koloreak desberdintzen dituzu; mugitzean, berriz, kolore zuria ikusten duzu.
3-Biratu diskoa oso motel eta erantzun.
A.Bereiz al ditzakezu kolore guztiak?
Ez, ezin ditut kolore guztiak bereizi
B Agertzen al da kolore zuria?
Ez da agertzen.
4.- Zergaitik ikusten da kolore zuria kolore zuria diskoa biratzen dugunean? Kopiatu erantzun zuzena koadernoan.
Argi zuria osatzen duten koloreez osatuta dago diskoa, eta kolore horiek guztiak elkartzean, zuria lortzen dugu.
5.- Zergaitik ez dugu kolore zuria ikusten diskoa motel biratzen dugunean?
Motel biratzen dugunean, koleak ondo islatzen dituelako argiak.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Oso ondo Nikole! Zeu be animatu zara hemen erantzuten.
Musu handia