2018/02/01

HAMARTARRAK SENDOTZEN!

Gabon, maisu Andoniri esker, bere denbora eta lana gurekin konpartitu ondoren, hona hemen zenbaki hamartarrak lantzeko eta sendotzeko berak erakutsitako bakiabidea.
Ea honela hobeto menpera ditzakezuen ZENBAKI HAMARTARRAK.
Animo eta hobetzen joan!




2017/10/11

BIZIDUNEN MUNDU HARRIGARRIA!

Hau badakizue: bizidunen mundua ikaragarria da!
Ea dokumental honekin nik gozatu dudan beste zueok be gustora zagoze.

Sakatu hemen !

2016/06/24

IKASTURTEA AMAITU DA!!!

Gezurra badirudi ere ikasturtea amaitu da. Egia da lan asko egin dugula eta gehiago ikasten ahalegindu garela baina era berean elkarbizitza landu dugu eta ondo pasatzea izan da gure helburuetariko bat.
Beitu lehengo eguneko irteeran zelan ibili ginen...






Oso ondo igaro genuen egun sargoria!
Baina agurra esateko ordua heldu da. Eta ondo ospatuta gainera

Oso gustura egon gara elkarrekin !

A ze talde jatorra!
Ondo- ondo pasa oporretan, atsedena hartu, ikasitakoaz baliatu eta , badakizue...
etorkizunean ere hobetzeko ahalegina eta esfortzua egin!

Besarkada handia, ene galtzagorri maitiak !

2016/06/01

BILBOKO GUGGENHEIMEN!

Hau poza! Gure hiriko museo garrantzitsu eta ospetsuenetariko batera  joateko unea heldu da.
Gaur, laugarren mailakook GUGGENHEIM museoa bisitatu dugu.


Lehenengo, taldeak eratu ditugu eta azalpen batzuk azaldu dizkigute gure giek. Gurea Lorena deitzen zen.

Museoan areto desberdinetako arte-lanak ikusi, ezagutu eta komentatu ondoren, geu be artistak izateko unea iritsi da. Beste gela handi batean, Lorenak banatutako materialarekin eta berak aipatutako instrukzioak jarraituz, lanean hasi gara.






Oso lan interesanteak atera zaizkigu.














Oso ondo , artistak!!!






2016/05/16

NESTLE IZOZKIAK

Heldu zen eguna: maiatzak 13.
LH ko 4. mailakook ARAIAn dagoen  Nestle  lantegira joan ginen.





Han Nestle markaren historia kontatu ziguten nahiz eta aurretik MIKO  izan.






Pasabide hotzeetatik igaro ginen: zero azpitik bi gradu. Hori hotzaaa!
Pinguino bera ere izoztu zen!

Baina, denetan onena ....izozkiak jateko ordua!!!











 Ezetz asmatu gozoen zein egon zen?

Bisitaldia amaitu ta gero, eskerrak eman genizkion Edurne eta Evari, gure giak. Oso ondo azaldu ziguten dena.
Eguraldi kaskarra zegoenez, Araian dagoen kiroldegira joan ginen bazkaltzera. Han jolasten egon ginen Deustura bueltatzeko ordua heldu zen arte.
Joan aurretik, argazki dotorea atera genuen.

Hori bai irteera ahaztezina!
Ea hurrengoa zein den!
Orain, irteeraren marrazki ona egin behar dugu bialtzeko eta  han, aurrekoen taldekoenak ikusi genituen moduan jar ditzaten.