2016/04/23

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA!

Egun on neska-mutilok!
Heldu da eguna. Gaur, apirilaren 23a, Liburuaren  Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Hori dela eta, astean zehar Ikastolan, andereño Nevak bultzatuta eta kudeatuta, azken urteetan legez erakusketa dotorea ikusteko aukera izan dugu. Aurtengo gaia ZIRKUA izan da.
Lan handia egin dute ikasle eta irakasle guztiek.
Guk geuk, laugarren mailakook, informatikako saioten zirkuari eta zirkuko pertsonaiei buruzko informazio bilatu dugu, antolatu dugu eta ordenagailuz lan bat egiten ikasi dugu. Gure liburuxka dotorea geratu zaigu, arazotxo informatikoak direla medio, baten-baten lana agertu ezin izan den arren. Ziur hurrengo lana hobeto ateratzen zaiguna!


Beste alde batetik, ikasle talde bat lanean ibili da bere tarte libreetan eta gaurko egunerako oso lan aproposa eta interesgarria prestatu du.
Ea zer deritzozuen! Begira





iruzkinik ez: