2015/12/14

Zinemara goaz!!!

Zinemara joateko unea heldu da, Galtzagorri maiteok!
Datorren eguaztenean, abenduak 16, LHko hirugarren eta laugarren mailakook  Bilboko Indautxu plazan dagoen El Carmen Aretora  joango gara ZINEUSKARA GIZARTEAN ekimenaren barruan aurkeztuko den                                              ASTERIX JAINKOEN EGOITZA                          pelikula ikustera.

Hona hemen bere datuak :

  • ZUZENDARIAK: Louis Clichy eta Alexandre Astier
  • HERRIALDEA: Frantzia
  • URTEA: 2014
  • ANIMAZIOA. KOMEDIA. HAURRENTZAKO
  • IRAUPENA: 82′

GAI NAGUSIA: Oparien atzean batzuetan iruzurrak ezkutatzen dira, kontuz ibili behar gara.
Kristo Aurreko 50. urtera egingo dugu jauzi. Galia osoa erromatarren menpe dago…Guztia? Ez, guztia ez! Julio Cesarrek menderatu ezin duen herri galiarra bere gain hartzeko plan bat onduko du: haien inguruan Jainkoen egoitza izeneko hiria sortuko du, luxuz eta erosotasunez josia. Honenbestez, Asterix, Obelix eta haien herrikideek ezingo dute haien aurka indarkeriaz egin, eta beste moduren bat bilatu beharko dute Cesarren tranpan ez erortzeko.

Ea zuon gustokoa den eta iruzkina idazten animatzen zareten! Animo !

iruzkinik ez: